diciembre 29, 2014

Euskal Selekzioa Mexikoren aurka

Mexikarrak ( 2014. munduko txapeldunak 30 metroko frontoiean) Euskal Herrian daude lau partida jokatzeko.
Aurrenekoa jaialdia Hernanin izan da joan dan igandean Abenduaren 28 an.


Hernaniko Kronikatik jasota:
  • Munduko txapelduna izanda ere, Mexikok ezin euskaldunekin
  • Euskal Selekzioa indartsu dagoela argi gelditu zen atzo; bi partiduak irabazi zituzten Mexikoren kontra. Paleta goman 20-30 eta eskuz 22-15.
  • Ikaragarrizko giroa zegoen atzo Hernaniko frontoian, harmailak beteta.
    Emakumezkoen paleta go­ma partidua jokatu zen aurrena. Publikoak gogotik anima­tzen zituen Euskal Selekzioa eta baita Mexiko ere; Amaia Irazustabarrena ari baitzen jokatzen, Anoetako Maider Mendizabalekin. Euskaldunak aurretik izan ziren partidu osoan, eta bukaera polita eman zioten, azken tantoa bi paretako batekin irabazita.
    Eskuz binaka, berriz, Eus­kal Selekzioko bi pelotariak zi­ren hernaniarrak: Paul Ojuel eta Eneko Aizpitarte. Partidu bi­zia eta ausarta eskaini zu­ten bi bikoteek, arriskuak sortzen eta gainditzen. Baina kasu honetan ere euskaldunak aurretik izan ziren denbora guztian.